Book Creator

Tosshio Hosokawa

by Miren Ort

Cover

Loading...
TOSHIO HOSOKAWA
Loading...
細川 俊夫
Loading...
Loading...
Itziar Ortubia
細川 俊夫

Toshio Hosokawa (Hiroshima) Japonian 1955eko urriaren 23an jaiotako japoniar musikagilea da. Alemanian (Berlin eta Friburgo) ikasi eta gero bere jaioterrira itzuli zen bere karrera garatzera.
Voiceless voices in Hiroshima,
Toshio Hosokawa
1980. urtean Darmstadt Musika berritzaileen Nazioarteko Jardunaldietan parte hartu zuen eta geroztik bere musika-lanak Europa eta Japonen interpretatu dira nazioartean ospe handia bereganatuz. Sari ugari jaso ditu eta musika garaikideko jaialdi ea guztietan gonbidatu dute.
雅楽
Hosokawaren obran, Europar formen eragina izan arren, modu bizi eta dinamikoan Japoniako tradizioak nabarmentzen dira. Bere musika-lanetan "gagaku" musika klasiko japoniarraren elementuak bereganatu ditu egitura erritmiko eta heterofonikoak bere musika mintzairan uztartuz.
Soinuaren eta isiltasunaren arteko dikotomia, zen atmosfera, "No" antzerkiaren espiritua eta "koto" edo "shö" bezalako tresna japoniarren erabilera, baso lainotuz blindatutako izaki japoniar bat balitz bezala ezerezaren gainean birtolesten den musika batean elkartzen dira.
笙 Shö
事 Koto
Shö bakarlaria, Toshio Hosokawa
Shö-jotzailea Naomi Sato
Nocturno, Toshio Hosokawa
Koto-jotzailea Makiko Goto
Lotus under the moonlight, Hommage à Mozart
Piano-jotzailea Julien Libeer
"Lotoa pianoak, urak eta naturak sinbolizatzen dute orkestran. Musika honetan, Fa ardatz duen nota iraunkorra ur-azaleko bibrazioak adierazten ditu; erregistrorik grabeena, urmaelaren hondoko lohiaren iluntasuna. Nota agudoek [...] mugarik gabeko zerua iradokitzen dute [...] Gau argitsu baketsua da. Lorea, oraindik hasiberria, ilargi-argiz bustitzen da, eta, loratzeko biratuz, lozorroan erortzen da. Ametsean Mozarten musikarekiko irrika ahulki adierazten da" .
Toshio Hosokawa
Hosokawak Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia bisitatu du aste honetan. Ikasleek, konpositore ospetsuarekin, konposaketa-tailerra eta taier instrumentala lantzeko aukera izan dute. Emandako kontzertuan Espainian lehen aldiz estrenatutako Circulating Ocean musika-lana interpretatu dute konpositorea bertan zela.
PrevNext