Heroiaren bidaia

by IBONE AMORRORTU

Pages 2 and 3 of 18

Loading...
Sarrera
Loading...
2022ko martxoaren hasieran gaude. Errusia eta Ukrainaren arteko guda hasi zenetik aste bat baino igaro ez dela, milioi bat ukrainiarrek egin dute alde euren jaioterritik.

Arduratuta gaude ukrainiarren patuagatik eta geureagatik ere. Hala ere, ez da hau pertsonak erbesteratzen diren lehen aldia; ez da hau munduak bizi duen lehenengo gerra. Historian zehar, gizakiok bidaia ugari eta luzeak egin ditugu. Duela 120.000 urte Afrikatik irten genuenetik, ur ezak, goseteek, lehorteek, uholdeek, gerrak, kolonizazioak, jazarpenak, langabeziak... migratzera behartu gaituzte. Lur eta ohitura berrietara egokitu gara, elkarrengandik ikasi dugu eta elkarrekin borrokatu dugu.

Gaur egun ere, munduko populazioaren ehuneko hirua, 258 milioi pertsona inguru, jatorrizko herritik kanpo bizi da. Denak dira heroi.

Proiektu honetan, heroien bidaiei lotutako hainbat alderdi landuko dugu:

-zer behar dugu bidaiak osasunez egiteko?
-nola prestatu behar ditugu diru-kontuak bidaiatzeko?
-nola landu dezakegu orientazioa iparra ez galtzeko?
-zein altxor izkutu aurki dezakegu bidaietan?
-nola irakurtzen dira mapak?
-zeintzuk izan dira gizateriaren bidaia luzeak?
-zein antzekotasun eta alde daukate gaur egungokoekin?
-zeu heroi izatekotan, nolakoa litzateke zure bidaia?
-nolako heroia zinateke?
-nola egingo zenuke hegan?

Hemen hasten dugun bidaian, galdera hauei eta beste batzuri erantzungo diegu eta hainbat lani ekingo diegu, mugarriz-mugarri, gure ibilbidearen istorioa idazteko.
Comic Panel 1
Loading...
Aurkibidea
Loading...
Sarrera

Mugarriak

1. mugarria: Osasuna

2. mugarria: Sortu aurrekontuaren grafikoak

3. mugarria: Mantra bilatu

4. mugarria: Mapa topografikoak aztertu

5. mugarria: Gizateriaren bidaia luzea

6. mugarria: Zetaren bideak

7. mugarria: Zu zeu, heroi!

8. mugarria: Heroiaren bidaia

9. mugarria: Hegan

Iturriak
Loading...
01

04

08

09

10

11
Loading...
12

13

14

15

16

17