Book Creator

DISOLUZIOAK

by DIAZ MAITE

Cover

Loading...
DISOLUZIOAK:
Loading...
Lan praktikoa
Loading...
Loading...
Loading...
Loading...
Loading...
Loading...
Loading...
Loading...
Loading...
Maite Diaz 4.1
-AURKIBIDEA:
1.ZATIA: disoluzioak ezagutzen:
1.2-Disoluzioen definizo orokorra.
1.3-Kontzentrazioa zer den eta nola adierazten den.
1.4-Kalkuluak egiteko metodo orokorra.
1.5-Disoluzio baten adibidea: etiketa eta bere esanahia.
1.6-Disoluzio baten kontzentrazioaren kalkuluak.
2.ZATIA: disoluzioak prestatzen:
2.2-Laborategiko txostena
2.2.2- Lan praktikoaren helburua
2.2.3- Disoluzioa prestatzeko materialak eta erreaktiboak.
2.2.4- Disoluzioa prestatu baino lehen egin beharreko kalkuluak.
2.2.5- Laborategian jarraitutako prozedura pausoz pauso disoluzioa prestatzeko (bideo batean).
2.2.6- Disoluzioa prestatzearen ondorioak (Helburuak bete dira?)
1.ZATIA:
Disoluzioak ezagutzen
-Definizioa orokorra:
Disoluzio bat 2 substantzia puru edo gehiagoren arteko nahaste homogeneo bat da. Substantzia horiek proportzio aldakorrean daude eta disolbatzaile eta solutu izena dute. Horrez gain metodo fisikoen bidez banatzen dira baina ez iragaziz.
-Kontzentrazioa adierazten:
Disoluzioaren kontzentrazioa solutu kantitatearen eta disoluzioaren (disolbatzailea) arteko erlazioa da eta 4 eratan adierazi daiteke.
-Masa-portzentaia: Disoluzioaren 100g-ko zenbat g solutu daude.
-Bolumen-portzentaia: Disoluzioaren 100ml-ko zenbat ml solutu daude.
-g/l-ko kontzentrazioa: Disoluzioaren 1l-ko zenbat g solutu daude.
-Molaritatea: Disoluzioaren 1l-ko zenbat mol solutu daude
Rounded Rectangle
*Kontzentrazioak kalkulatzeko errekomendagarria da honako taula hau edo antzeko bat erabiltzea:
-Disoluzio baten adibidea:
Rounded Rectangle
Etiketa
Esanahia:
-Disoluzioaren ml bakoitza 5mg mepifilina (solutu) dituela esan nahi du, hau da:
Disoluzioaren 1ml-ko 5mg solutu daudela eta beraz, disoluzioaren 1l-ko 5g solutu daudela.


Kontzentrazioa
Rounded Rectangle
-Disoluzio baten kontzentrazioaren kalkuluak:
kasu praktiko batean:
2 M den azido klorhidriko disoluzio baten 250 ml prestatu nahi ditugu; horretarako, ondoko azido klorhidriko komertziala erabiliko dugu: %35-ko masa portzentaia eta 1,18 g/cm3-ko dentsitatea
2. ZATIA:
Disoluzioak prestatzen
TXOSTENA
Laborategian disoluzio bat prestatu dugu eta egindako lanari buruzko txostena osatu dugu.
-Helburua:
Irakasleak 2. ebaluazioan, disoluzioen gaiarekin bukatzeko lan praktiko bat osatzea eskatu digu, gaian zehar ikasitakoa praktikan jartzeko. Hain zuzen ere, laborategian hirukoteka, berak emandako solutu likidoa duen disoluzio jakin batetik substantzia bereko disoluzio diluituago bat prestatzea zen helburua. Horri jarraituz, 250 ml azido azetiko (CH3COOH) 0,05M duen disoluzioa prestatzeko erronka genuen, azido azetiko 0,5M disoluziotik abiatuta.
Materialak eta erreaktiboak
Speech Bubble
PrevNext