Book Creator

GURE AMATXIEN BIOGRAFIAK

by 17972-CPEIP Ituren-general CPEIP Ituren

Cover

Loading...
Loading...
AURKIBIDEA:

1- AMATXI ELENA
2- AMATXI JUANITA
3- AMATXI KONTXI
4- AMATXI LOLI
5- AMATXI MARIBEL
6- AMATXI DOLORES
7- AMATXI MARI KARMEN
8- AMATXI IXABEL



AMATXI ELENAREN BIOGRAFIA
 
Nire amatxi Elena 1951 an jaio zen Igantzin, Argata baserrian.
Gaur egun 70 urte ditu.
Beraien gurasoek Eustasio eta Visita izena zuten eta senideek: Juan Ramon, Rafael, Joxelu, Luis Mari eta Miguel Angel. Orain lau biloba ditu: Ekaitz, Eneritz, Iraia eta Xiker.
Txikitan etxean hamar ziren: atautxi, amatxi, aita, ama eta sei senideak.
 
Orduan ez zuten Playstation-ik edo antzekorik; sei senideak pilotan ibiltzen ziren.
 
Eskolari dagokionez,eskolara gu bezala joaten zen eta ehun aldiz gauzak kopiatzera eta holakoekin zigortzen zioeten. Eskolan erderaz hitz egiten zuten, eta eskolara ez zen gustora joaten eskolako lana zaila zelako berarentzat.
 
Txikitan egindako gaiztakeri bat hau izan zen: ondoko bordako arrautzak hartu eta haustea.
 
Txikia zenean baserrian ura eta argia bazuten, jantziak etxean garbitzen zituzten eta baserrian komuna bazuten.
Nire amatxi Elenarentzat festarik garrantzitsuenak herriko festak izaten ziren. Inauterietan ez zuten parte hartzen, gizonek bakarrik parte hartzen zutelako.
 
Gaztetan Irungo jatetxe batean egin zuen lan. Hamar urtez aritu zen han oraindik ez da jubilatu etxean lanean aritzen delako; etxean lanak ez direlako behin ere bukatzen.
 
Gaur egun “Gure Txokoa” izeneko etxean Gerardorekin, bere senarrarekin, bizi da. Pozik bizi da bereziki familiarengatik, elkarrekin ongi pasatzen dugulako.


EKAITZ

PrevNext