Book Creator

IPUINAK ITZULBIRATZEN

by SAN INAZIO IKASTETXEA

Pages 2 and 3 of 133

Comic Panel 1
By Author Name
Ipuinak
itzulbiratzen
Loading...
IPUINAK
ITZULBIRATZEN
Loading...
San Inazioko ikasleek egindako ipuin bilduma duzue hemen. Guk egiten beste gozatzea espero dugu.
Bazen behin, zazpi antzumeak bere aita eta amarekin bizi zirela. Beraien amak kanpoan lan egiten zuen egunean zehar eta aitarekin geratzen ziren etxean.

Egun batean, aita etxeko lanak bukatu eta erosketak egitera joan zen, baina joan aurretik bere antxumeei esan zien: 
- Kontuz ibili txikitxikoak, ez ireki atea inori. Gogoratu, otsoa kaletik dagoela.
Eta antxumeek erantzun zuten: 
-Bai aita, ez diogu inori zabalduko atea, joan lasai.
Eta aitak esan zien:
-Bale, txikitxoak joango naiz lasai.

Antxumeak etxean jolasten geratu ziren, baina bat- batean atea entzun zuten: - kas -kas.

Atearen atzean, otsoa zegoen eta antxumeek galdetu zuten: 
- Nor zara, aitatxoa zara? 
Otsoak bere ahotsa leuntzen erantzun zuen: - Bai aita naiz, ireki atea, mesedez.
Antzumeak ez ziren fidatu eta esan zioten: - Aita zarela jakiteko, erakutsi zure oina. Eta otsoak erakutsi zuen. 
-Alde hemendik, zu otsoa zara eta ez zara hemen sartuko.
Ondoren, otsoa joan zen leku batera oina zuriz jartzera eta bost minutu geroago antzumeen etxera itzuli zen eta berriro jo zuen atea. 
Antxumetxoak hain azkarrak zirenez, aita izan beharrean otsoa zela konturatu ziren eta, otsoak konturatu gabe, leihotik alde egin zuten. Berehala, otsoa sartu zen etxera eta ikusi zuen leihoa irekita. Bitartean, gure zazpi antxumeak bere aita topatu zuten. Aitak zer gertatu zitzaien galdetu zuenean, otsoa etxera sartu nahi zuela eta laguntza behar zutela erantzun zioten. 
Ostean, familia osoa etxera bueltatu zen eta otsoa lo kuluxka egiten harrapatu zuten. Aitak, antxumeek lagunduta, otsoa besotik hartu eta etxetik kanpo bota zuten. 
Arratsaldean, ama lanetik etxera itzuli zenenan, antxumeak bizitako abentura kontatu zioten eta ospatzeko festa bat antolatu zuten. 

Eta ala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila San Inazio eskolan.

Maikel,Erlantz eta Aitor. 6A   
TXANOGORRITXU OTSOKUMEA
Bazen behin, lorez eta zuhaitzez beteriko baso eder batean bizi zen otsokume bat. Otsokumeak apain agertzea gustoko zuen eta orduak pasatzen zituen ispiluaren aurrean. 


Otsokumea bere gurasoekin bizi zen egurrezko etxe polit batean. Otsokumearen amona egurgilea zen, eta elkarrekin etxea egiteko, basoko egurrik onenak erabili zituzten. 



Otsokumearen aitona jostuna zenez, urtebetetze egunerako kapa gorri dotore bat oparitu zion egun euritsu eta hotzetatik babesteko. Otsokumeak egunero janzten zuen aitonak oparitutako kapa eta egun horretatik aurrera, basoko animalia guztiak Txanogorritxu otsokumea deitzen hasi ziren.
Otsokumea, basoko otsorik eztiena eta ongi hezitakoa zen. Horregatik, basoko beste otsokumeek iseka egiten zioten beti. Horrelakoak esaten zioten:
- Marrubi bat ematen duzu!
-Pinpirin!
-Txanogorritxu otsokumea. Ah zelako izen poxpolina! . Otso batek Iletsu, Orrolari, Hagin zorrotz... izena hartu behar zuen.


















PrevNext