Book Creator

IPUINAK ITZULBIRATZEN

by SAN INAZIO IKASTETXEA

Pages 4 and 5 of 133

Loading...
Loading...
Bazen behin, zazpi antzumeak bere aita eta amarekin bizi zirela. Beraien amak kanpoan lan egiten zuen egunean zehar eta aitarekin geratzen ziren etxean.

Egun batean, aita etxeko lanak bukatu eta erosketak egitera joan zen, baina joan aurretik bere antxumeei esan zien: 
- Kontuz ibili txikitxikoak, ez ireki atea inori. Gogoratu, otsoa kaletik dagoela.
Eta antxumeek erantzun zuten: 
-Bai aita, ez diogu inori zabalduko atea, joan lasai.
Eta aitak esan zien:
-Bale, txikitxoak joango naiz lasai.

Antxumeak etxean jolasten geratu ziren, baina bat- batean atea entzun zuten: - kas -kas.

Atearen atzean, otsoa zegoen eta antxumeek galdetu zuten: 
- Nor zara, aitatxoa zara? 
Otsoak bere ahotsa leuntzen erantzun zuen: - Bai aita naiz, ireki atea, mesedez.
Antzumeak ez ziren fidatu eta esan zioten: - Aita zarela jakiteko, erakutsi zure oina. Eta otsoak erakutsi zuen.